Oihana
Australia oihana.
Oihana euri ugari eta sarriko lurraldeen baso trinkoa da. Definizio honetan sartzen dira bi mota nagusi: Inguru tropikaleko eta klima epeleko oihanak.
"Lurraren birikak" dira lurralde oihantsuak, landare eta animalien espezie ugari eta biodibertsitate handia gordetzen dutenak.
Tropikalak
Oihan tropikalaren hedadura orokorra munduan.
Oihan tropikalak hedatzen dira Amerikan Mexikoko hego-ekialdean, Honduras, Belize, Nikaragua, Panama, Kolonbiako ipar-mendebaldea eta Amazonas aldean (Kolonbia, Venezuela eta Brasilgo ipar-mendebaldean).
Afrikan, Ginea, Liberia, Boli Kosta, Ghana, Togo, Benin eta Nigeriako hegoaldean, Kamerun, Kongoko Errepublika eta Kongoko Errepublika Demokratikoa eta Madagaskarreko ekialdean.
Azkenik, Asian, Indiako ekialdean, Bangladesh, Myanmar, Tailandia, Vietnam, Laos, Malaysia, Indonesia eta Filipinetan.
Klima epelekoak
Klima epeleko oihanaren hedadura orokorra munduan.
Baso hauek Europan topatu ditzakegu Norvegiako hego-mendebaldean, Britainiar Uharteetako mendebaldean (Irlanda, Kornualles eta Gales eta Eskoziako mendebaldean), Bretainian, Kroazia eta Bosniako mendebaldean eta Iberiar penintsulako iparraldean (Galiziatik Euskal Herrira).
Asian, Turkiako ipar-ekialdean, Georgian, Irango iparraldean, Nepalen, Bhutanen, Txinako hegoaldean, Japonian, Hego eta Ipar Koreako ekialdean.
Amerikan, Alaskako hegoaldean, Kanada eta AEBetako mendebaldeko kostaldean eta Txileko hegoaldean.
Azkenik, Ozeanian, Australiako hego-ekialdean eta Zeelanda Berrian.
Baso-soiltzea
Deforestazio, desoihanketa edo baso-soiltzea planet ahonetako gaur egungo arazo ekologiko nagusietakoa, klima aldaketaren eragileetakoa eta biodibertsitatea arriskuan ipintzen duen fenomenoa da.
Egurraren gehiegizko ustiapenak eta lur sail zabalak lortzeko helburuak dakarte, besteak beste.
sábado, 7 de febrero de 2009
SABANA
Sabana
Tanzaniako Tarangire parkearen sabana
Sabana belartza tropikal edo azpitropikal hedatsua da, landaredi lehorte-jasailez eratua eta zuhaitz bakanak dituena. Normalean, sabanak baso eta estepa arteko eremuak dira.
"Sabana" hitza, amerindiarrek erabili zuten larredia izendatzeko.
Hala ere, sailkapena, deskribapen fisikoa baino konplexuagoa da.
Tropiko arteko sabanak
Sabana arketipikoak dira. Tropikoen artean kokaturiko biomak dira, batzutan eskualde azpitropikalean ere agertzen direnak.
Ngorongoro sabana, Tanzanian.
Ezaugarriak:
Ura: urte-sasoi lehorra dute.
Lurzorua: emankortasun gutxikoa.
Tenperatura: urte-sasoi bat epel eta lehorra eta bestea bero eta euritsua.
Landareak: belarrak.
Animaliak: ugaztunak, txoriak eta intsektuak.
Adibidez, mota honetako sabanak Afrikako Serengeti eta Hego Amerikako Los Llanos dira
Sabana epelak
Bost kontinenteetako erdialdeko latitudetan kokatutak, bioma hau larredia da.
Ezaugarriak:
Ura: eskasa.
Lurzorua: emankorra.
Tenperatura: urte-sasoi bat epela eta negu gorria.
Landareak: belarrak.
Animaliak: ugaztunak, txoriak eta intsektuak.
Mediterranear sabanak
Klima mediterraneo duten bost kontinenteetako erdialdeko latitudeetan kokatuta daude.
Ezaugarriak:
Ura: Sasi-aridoa.
Lurzorua: emankortasun gutxikoa.
Landareak: endemikoak.
Adibidez, Kaliforniako Chaparral mota honetakoa da.
Sabana paduratsua
Mota honetako sabanetako ezaugarri nagusia sasoiko edo ohiko uholdeak da.
Ezaugarriak:
Ura: ugari.
Lurzorua: emankorra.
Tenperatura: epela.
Adibidez, Zambezi inguruan dagoena edo Estatu Batuetako Evergladesen.
Sabana menditsuak
Normalean, Tropiko inguruko eskualde alpinetan edo azpialpinetan daude.
Adibidez, Hego Amerikako Altiplanoan edota Afrikako Madagaskarren daudenak.

Suscribirse a:
Comentarios (Atom)